jueves, 23 de diciembre de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA: Surfeko taula gainean zutik nola jarri

    Hezkuntza eta Teknologia Berriak ikasgaian ikasitakoak, Atzerriko Hizkuntza Ingelera ikasgaian egindako lanean aplikatu ahal izan ditugu eta hizkuntza hau haurrek ikasteko modu erakargarri eta atsegin bat, berarekin erlazio estua duen surfaren gaia aukeratu genuen. Heziketa fisikoarekin, hau da gure arloarekin estuki erlazionatuta dago eta olatu baten gainean zoazenean, taularen gainean nola jarri ariketa egin genuen, Hawayeko neska baten Vokiaren eta Bloggeko azalpen irudi eta bideoaren laguntzarekin:


LATERALITY

    Surfers could be REGULAR or GOOFY. When you are standing up on the board, if your front leg is your left leg you are regular. Otherwise, if your front leg is your right leg you are goofy. If you are not sure what you are, there are different exercise to know it.


    REGULAR


GOOFY





1.
 Physical Education
Get up on the surf board
(Take off)


1.Lay on the board facing down.
2.2.Paddle (Start paddling on the board).
3.3.When we feel that the wave is pushing us, we have to stand up on the surf board. For that we have to:
3.1. Extend our arms in front of our chest.
3.2. Push the board with our knees and kneel on one leg.
3.3. Finally, stand up extending the other leg forward, powered by our arms.




BALIABIDEAK ESKOLARAKO (6. ekarpena)

     Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz. Konturatu naiz ez dela erraza topatzea baliabide bat sarean behar duzunean, batez ere euskeraz. Beraz, blog honetan saiatuko naiz batzen han-hemendik euskeraz dauden baliabideak haur hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako arloz-arlo sailkatuta. Nire asmoa da lana aurreratzea. Zeure iritzia eta aportazioak espero ditut. Eskerrik asko.
    Hau esanes aurkezten zaigu blog bikain hau: Eskola baliabideak
    http://lolacas.wordpress.com/ helbidean aurkitzen da eta haurrentzako arlo guztietako baliabideak biltzen ditu.

    Adibide praktiko bat Ustreamen bidez:


METROLYRICS eta ST LYRICS-en erabilpena: Musika eta kantuen letra, idatzita azaltzeko aplikazioa

      Ondoren azalduko dugun aplikazio hau, blogean entzungarri edo ikusgarri jartzen ditugun musika, kanta eta bideoklipei ondoan beraien letrak ikusgarri jartzeko erabiltzen da.
      Hezkuntza eta Teknologia Berriak ikasgaian ikasitakoak, Atzerriko Hizkuntza Ingelera ikasgaian egindako lanean aplikatu ahal izan ditugu eta aplikazio hau, Ingelera, Ingelesezko kanta baten bidez, entzumena, irakurketa eta ahokoa lantzeko, oso aproposa den aplikazio bat dela ikusi dugu.
     Interneten bi aukera desberdin topatu ditugu:
     Bata,  Metrolirics  da eta bertan, nahi duzun kantaren letrak bilatu ahal dituzu, "search" atalean musika taldearen edo kantaren hitz klabeak jarritaeta gero GO-ri emanda, bertan aurkitzen diren eta erlazioa duten aukera desberdinak azaldu eta behar duzuna aukeratzea besterik ez duzu.
     Aplikazio honi ST Lyrics deritzaio. Bertan, aurreko aukeran bezala, nahi duzun kantaren letrak bilatu ahal dituzu, "search" atalean musika taldearen edo kantaren hitz klabeak jarrita, bertan aurkitzen diren eta erlazioa duten aukera desberdinak azaldu eta behar duzuna aukeratzea besterik ez duzu. Html-rik ez dago eta Lyrics scroller-en azpian dagoenarekin kopiar eta pegar klasiko bat egin behar da bloggeko redactar-en.
     Haurrek, Ingelera gai erakargarri eta atsegin baten bidez ikasteko, surfaren gaia erabili dugu eta Ingeleraren entzumena eta irakurketa, kanta errez eta ospetsu baten bidez, era erakargarri eta atsegin batetan lan dezaten, Haway-eko Israel Kamakawiwo Ole'- ren  "Somewhere Over The Rainbow", kanta ospetxua erabili dugu.
    Bere letrak hemen aurkitu ditugu :

    http://www.metrolyrics.com/over-the-rainbowwhat-a-wonderful-world-lyrics-israel-kamakawiwoole.html

    http://www.stlyrics.com/songs/i/israelkamakawiwoole6157/somewhereovertherainbow239745.html

    Azken honetan, Lyrics scroller- aren azpian azaltzen den bloggean jartzeko link zuzena:

    Israel Kamakawiwo Ole’ - Somewhere Over The Rainbow lyrics   


    Eta bideo klip-a yutubeko bilatzailea, berdin erabiliz topatu dugu:

    http://www.youtube.com/watch?v=R0xoMhCT-7A&feature=channel

    Bi aukerak kantarekin erabilgarri hemen dituzue:








   

    Bigarren aukera hau ezin izan dugu osorik ongi landu, ikusten den bezala, ongi erabili ezin izan dugun eta saihestu ezin izan dugun, video lehio bat daukalako. Html-rik ez dago eta Lyrics scroller-en azpian dagoenarekin kopiar  klasiko bat egin behar da bloggeko redactar-en pegar klasikoa egiteko. Hala ere aukera, bigarren aukera bat bezala, hor azaltzen dugu.

    Aukera desberdin asko sor daitezke eta youtubeko aukera desberdinen artean, letrak ere badituzten bideoklipak aurkitzen dira eta hona adibidea:

    http://www.youtube.com/watch?v=jAzEhjooP3s&feature=related



    Hala ere, gure aplikazioak duen erabilgarritasun haundiagatik, haurrekin ibiltzeko aholkagarriena izaten jarraitzen du.
    Azken adibide bezala, beste kanta honetan, antzeko aplikazioa, baina letrak, videokliparen irudiekin batera aurkitu dugu. Bere alde onak eta txarrak ditu, letrak eta musika, bakoitza bere aldetik erabili ezin daitezkeelako.
Guztia egin ahal deneko aplikazioren bat egongo da, baino azken adibide honekin batera, beste maila batetako aplikazio batekin editatzea izango litzteke.

    http://www.youtube.com/watch?v=YehN0gT0RzA&feature=fvw



   
    Behin aurreko guztia irakurrita eta adibide desberdinak ikusiak dituzuela, adibide berri bat praktikoki egiten ikusiko dugu:

    TUTORIALA:

    Ondoko hau emaitzatzat emango lukeen adibide praktiko bat Ustreamen bidez:



    Adibide praktikoa, Ustreamen bidez:

miércoles, 22 de diciembre de 2010

LIVESTREAM-aren erabilpena

ZER DA?
Livestream Procaster, bai web cam eta bai ordenagailuko pantaila grabatzeko balio duen programa bat da. Honen bidez, zuzenean emititzen ari garenaren berri emateaz gain, bideo bilketa egiteko aukera ere aurkitu dezakegu.
Programa hau erabiltzeko kontu bat egitea beharrezkoa da, hau egitean ohartu zarete, ez duzuela kontu bat soilik egin baizik eta web kate bat ere bai. Kate horretan egindako bideo guztiak aurkituko dituzue eta ikasleen eta denon eskuragarri egongo dira.

ZERTARAKO?
-Tutorialak/Azalpenak.
-Klasean egindakoaren grabaketak, egunerokoaren jarraipena bermatuz.
- Hitzaldi baten grabaketa.
- Klasearen telebista-albistegi katea.

Programa honetarako aukera ugari daude eta baliabide hau oso interesgarria izan daiteke irakasleentzat, batez ere. Alde batetik klasean egindakoa grabatuta internetera sartu ezkero, gaixorik egon denak edo errepasatu nahi duenak erraz izango du aukera.
Bestalde, klaseko telebista albistegi kate ere bihur daiteke, egindako lanen aurkezpenak, santa agedako ensaioak, egindako antzerkiak... grabatzeko eta biltzeko parada emanik. Era berean ere, ikasleek baliabide hau erabili dezakete haiek nahi dutena grabatzeko eta klaseko telebistara igotzeko, haien autonomia bultzatuz.

ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
-Ikasten ikasteko gaitasuna.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

NORI ZUZENDUA DAGO?
Bai LHko eta bi DBHko irakasle eta ikasleei zuzendua

ZER BEHAR DA?
-Ordenagailua
-Internet.a
-Livestreameko kontu bat
-Gmail.eko kontua

ZELAN ERABILTZEN DA?

LEHENENGO PARTEA


Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com

BIGARREN PARTEA


Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com

VOKI-aren erabilpena

ZER DA?
Vokia pertsonaia interktiboa da. Pertsonaia honi itxura alda diezaiokegu, eta baita ahotsa jarri ere!
Baliabide hau oso motibatzailea eta interesgarria izaten da umeentzako, ez baita berdina iraskaleak zer edo zer berria azaltzea edo pertsonaia berri eta moderno batek.


ZERTARAKO?

Helburu asko lantzeko eta garatzeko tresna izan daiteke, imaginazio pixkat besterik ez da behar:


1. Bertsolaritza: Bertso munduan murgiltzeko ezinhobea da; izan ere, bertsoak grabatu eta voki honek abestu ditzake. Baita bertsoaren egitura ikasteko eta honen inguruko jakintzak bereganatzeko.


2.Aurkezpenak: Gai berri baten auzkepena egiteko ere balio du. Adibidez, aparatu sistemaren gaian lehenengo kontaktua egiteko erabili dezakegu, asmakizun, bertso, abesti, esaera zahar edo testu batzuen bidez...umea motibatuko duen baliabideen bitartez, gaia gogotsu har dezan.


3. Hizkuntzetan: Abesti, testu, elkarrizketa... bat hutsuneekin grabatu eta ikasleek hauek betetzea izango litzateke beste aukera bat.


4. Klaserako: Kurtso hasieran adostutako arauak bergogorazi, asteroko jarrera ebaluazioaren berri emateko, etxerako lanak bidaltzeko...


5. Baloreetan hezteko:
Hezkidetza: Vokiak abestutako kantekin hausnarketa bat egin:
- "...GIZONAK badu inguru latz bat ..."
- "Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu, munduaren aurrean GIZONKI azaldu..."


Eta baita vokiaren itxura aukera ikertu: Zergatik Voki neska bat ezin daiteke itsusi izan? zergatik ezin du kiroleko arropa jantzi, neskek ez al dute kirolik egiten ala? Eta mutilek zergatik ezin dute lepoko edo bitxirik eraman?
Galdera sorta bat egin dezakegu, klase barruan eztabaida bat sortzeko.


6. Garrantzitsuena, hala ere, ikasleek beraiek voki bat sortzea da, azken finean, egiten ikasten delako.
- Haiek egindako bertsoak grabatzen.
- Gai bati buruzko informazio gehigarria klasera eramateko modua izaten.
- Haiek bakarrik, abesti, testu, elkarrizketa bat ingelesez hutsuneekin grabatzea beste ikasleek hutsuneak bete ditzaten.
-Arauen berri haiek ematen.
- Gogoetak egiteko gai izaten.
- Talde lana bultzatzen
-...


ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
Curriculuma hartuta gaitasun ugari landu daitezke Vokiaren bitartez.
1. Norberaren automiarako eta ekimenerako gaitasuna:
2. Hizkuntza-komunikazio gaitasuna
3. Ikasten ikaseko gaitasuna
4. Informazioa tratazeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna    


NORI ZUZENDUA?
Pertsonaia interaktibo hau edozein adinetarako egokia litzateke. Mamiaren arabera eta lortu nahi diren helburuen arabera, orduan publiko bati edo besteari zuzenduko zaio.


ZER BEHAR DUGU VOKI BAT EGITEKO?
-Ordenagailu bat
-Interneta


ZELAN EGITEN DA VOKI BAT?
Voki hauen amaieran, livestream bat aurkituko duzue, horretan vokiaren tutoriala izango duzue eskura.
 Imaginazioa eta gogoa besterik ez da behar klaseak motibagarriak egiteko! Zuen esku uzten dut!
Zuek ideia bat har dezazuen, geuk ere voki batzuk ere egin ditugu; bertso batzuen bidez kontrol soziala hitz potolo horri sarrera emango dio, zer uste duzue ikasleek horren inguruan jakingo dutela?
(Voki hauek DBHrako ikasleentzat zuzendua daude)

I


Get a Voki now!
II

Get a Voki now!
III


Get a Voki now!


VOKIAREN TUTORIALA


Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com

lunes, 20 de diciembre de 2010

MINDOMO-aren erabilpena

ZER DA?
Mindomoa eskema interaktiboak egiteko balio duen programa da. Honen bidez, eskemak bizitza hartzen du, bai bisualki eta bai mamiz; loturak, interneteko eta norberaren argazki, bideo eta abestiak ezarri daitezke eta honek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari laguntzen dio. Ikasleek motibazio handiagoa dute eta horrek ondo eta gehiago ikastera bultzatzen ditu.

ZERTARAKO?
Programa honen bitartez, esan bezala, eskemak egin daitezke. Irakasleak gai baten aurkezpena edo bukaera partean ikasleei emateko tresna izan daiteke; gai baten inguruko ideia eta multimedia baliabidez beteta. Ikaskuntza-irakakuntzari mesede egingo diolako dudarik ez dago baina pentsazazue eskema hau irakasleak egin beharrean ikasleek egingo balute?
Mindomoa tresna ezinhobea da ikasleek ideiak ordenatzeko gaitasuna garatzeko, baita azterketa baten aurrean eskemak egiteko ere.

ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
-Ikasten ikasteko gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

NORI ZUZENDUA DAGO?
LHko eta DBHko bai irakasle eta bai ikasleentzat ere.

ZER BEHAR DA?
-Ordenagailua
-Interneta
-Mindomoa erregistratu
-Gmaileko kontua

ZELAN EGITEN DA?
Honen amaieran livestreamez egindako tutoriala aurkituko duzue.

Adibide moduan, geuk ere mindomo bat aurkezten dizuegu ikasleek gizartearen funtzionamendu hobe uler dezaten.Gaia DBHn jorratzekoa da, mamia nahiko konplexua baita.

0%'>


MINDOMOAREN TUTORIALA


Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com

viernes, 10 de diciembre de 2010

FUTBOLA ETA KONTROL SOZIALA (4. eranskina)



Bistan dago futbola gure bizitzaren parte dela. Izan ere, telebistan ordu guztietan ikusten dugu. Guztiak ekipo baten zaleak izan behar gara besteen kontra egiten dugu (batez ere intxak). Burua gauza hoietan pentsatzen  mantentzen dugu, gure kezka nagusiena bihurtzen.


Gauza bat da futbola eta beste bat futbolaren negozioa.

ikusi iritzi hau.

PUBLIZITATEA ETA KONTROL SOZIALA (3.ekarpena)







Publizitate masiboaren bitartez kontsumismo masibora bultzatzen gaituzte. Beharrezkoa ez den produktuak beharrezkoak bihurtzen. Horrela gurpila etengabe mugituko da. Beraiek (produktuak saltzen digutenak) sortzen dituzte esteriotipoak eta gure helburua bihurtzen dira konturatu gabe hori lortzea ezinezkoa dela. Bitartean globalizazioa aurrera doa aldaketa klimatioarekin bat, baina gure helburua produktuak lortzea izango da behin eta berriz. 


Ikusi hau.


Publizitateari buruzko aurkezpen bat:

jueves, 9 de diciembre de 2010

SCRACH-aren erabilpena

ZER DA?
Scrach baliabidea programa/jolas interaktiboak egiteko balio du. Esan beharra dago, programa nahiko konplexua dela eta buruari eragin eta eraginez, orduan ikusiko dugu ereindako fruitua. Logika erabiliz, scracharen bidez, matematika zein hizkuntzekin lotuta dauden jolasak eraiki daitezke. Honek, landuko dugun gaian sakontzeaz gain, logika garatzeko aukera paregabea da.

ZERTARAKO?
Azaldu bezala, jolas interaktiboak egiteko baliabidea da. Edozein gaiari buruzko jolasak egin daitezke, edozein unitate didaktikorako.
Animatzen dizuegu zuen ikasleekin probatzeko, are gehiago zuen ikasleek bat egitea. Agian, hasieran zaila egingo zaie baina behin martxa hartuta guk baino arinago asmatuko dute. Esan bezala, jolas bat programatzean datza baliabidea, beraz, ikasleek logikaz programatzen ikasiko dute, gaia edo balorea sakontzen dute bitartean.

ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Matematikarako gaitasuna
- Hizkuntz-komunikaziorako gaitasuna
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

NORI ZUZENDUTA DAGO?
LHko azkenengo kurtsoko eta DBHko ikasleei

ZER BEHAR DA?
- Ordenagailua
- Scrach programa
- Pazientzia

ZELAN ERABILTZEN DA?
Amaieran Scracharen tutoriala aurkituko duzue
Conoce más sobre este proyecto



SCRACHAREN TUTORIALA




Watch live streaming video from tebemg at livestream.com

PIXTON-aren erabilpena

ZER DA?
Pixton programa komikiak egiteko balio du. Baliabide honen bidez, edozein motatako gaia edo balore jorratu daiteke, izan ere, nahi duzunari buruzko komiki luze edo laburra egiteko aukera dago. Tresna honek parada asko ematen dizkizu komikia egiteko, bai komiki ezberdinak sortzeko eta bai komiki hauen pertsonaien itxurak guztiz aldatzeko eta erakargarri bihurtzeko.


ZERTARAKO?
Komikiak egiteko soilik balio izan arren hezkuntzaren arlo ezberdinean, funtzio ezberdinak bete ditzake.
-Klaseko gertakizunak kontatzeko
- Eredugarri diren jarrerak goraipatzeko
-Gai baten ideia nagusiak laburtzeko
- Sormena, taldelana eta hezkidetza bultzatzeko
- Betiko ipuien inguruko hausnarketa bat bultzatzeko: Printze eta printzesen ipuinak, gizon ausart eta neska lirainen ipuinak... (Urtxintxa eskolak argitaratutako "Ipuin ez sexisten gida" oso interesgarria horrelako gaiak lantzeko)
- ...


ZER GAITASUN LANTZEN DITU?
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
-Teknologia digitalen informazioa tratatzeko gaitasuna
- Hizkuntz-komunikazio gaitasuna


NORI ZUZENDUA DAGO?
LHko eta DBHko ikasleei

 
ZER BEHAR DA?
- Ordenagailua
- Imnterneta
- Pixtonen kontua


ZELAN EGITEN DA?
Honen amaieran Pixtonaren tutoriala aurkituko duzue

Hona hemen guk egindako komikia zuek adibide gisa har dezazuen:



PIXTONAREN TUTORIALA






Watch live streaming video from tebemg at livestream.com

KONTROL SOZIALA ESKEMA (1.ekarpena)



  • Nork: Estatuak
  • Zertarako:  bere errealitatea inposatzeko bere baloreak zabalduz.
    • Baloreak:eredu ekonomiko kapitalistaren oinarriak, hierarkia sozialean zure gain dagoenari obedientzia, patriarkatua...
  • Motak:


    • Medio informalak (gizarte baten erakundeetatik at)
      •  Masa hedabideak
      •  Hezkuntza
      • Arau moralak
      • ...
    • Medio formalak (legeen bitartez)
      • Helburua: "jarrera ezegokiak" zigortzea
      • Motak:
        • polizia
        • kartzelak
        • ejertzitoak
        • zerbitzu sekretuak
        • Segurtasun kamerak
        • sateliteak
Informazioa hemendik hartua.

    MOVI MAKER-aren erabilpena

    ZER DA?
    Movi Makerra oker ez banago, windonwsarekin datorren programa bat da. Honen bidez, bideoak egin daitezke. Norberaren argazki, bideo eta abestiekin bakarra egin daiteke. Letra sartzeko ere aukera dago eta oso erraza erabiltzeko.

    ZERTARAKO?
    Programa honen bitartez:
    - Klaseko bideoak apaindu eta editatu
    - Sekuentzia ezberdinak lotu
    - Gaia baten aurkezpena
    - Karaoke bat sortu
    - ...
    Ikusten duzuenez, gauza ugari egin daitezke, imaginazioa besterik ez da behar. Programa hau, bereziki, erraz kontrolatzen da eta azkar ikasten da funtzionamendua horregatik ikasleek erabiltzeko oso aproposa da. Haiek klaseko telebista katerako albisteak sortzeko, ingeleseko abesti baten karaokea egiteko, euren lanak aurkezteko...

    ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
    -Ikasten ikasteko gaitasuna
    - Norberaren autonomiarako gaitasuna
    - Teknologia birtualen informazioa tratatzeko gaitasuna

    NORI ZUZENDUA DAGO?
    LH (4/5/6) eta DBHko ikasle eta irakasleei

    ZER BEHAR DA?
    Movi Maker programa

    ZELAN EGITEN DA?
    Tutoriala amaieran aurkitu dezakezue

    Hona hemen gure adibidea



    MOVI MAKERRAREN TUTORIALA



    Watch live streaming video from tebemg at livestream.com

    KONTROL SOZIALA DARDARKA (2. ekarpena)

    Argi dago gobernu eta boteretsu askori min egin diola wikileaks-ek argitaratutako berriak. Izan ere, biluzik sentitu dira, mozorroa kendu diete. Hala ere, ez dira asko busti eta esan dituztenak jakinmin pixkat izaten jakin zitezkeenak esan dituzte. AEB eta beste estatuen gobernuak kritikatu dituzte baina, gobernu guztiak? Edo norbaiten onerako da hau?
    Galdera bertan utzita bi konklusio aipatuko ditugu: kontrol soziala, existitzen da, gezurra komunikabideen bitartez iristen zaigu. Gezurra beraiek esaten dute eta egi bihurtzen da; beste konklusioa izan daiteke kontrol soziala suntsitu daitekela eta teknologia berria bide bat dela.


    Hona hemen artikulo batzuk:
     (gogoratu: kritikoak izan jasotzen duzutenarekin)