Livestream Procaster, bai web cam eta bai ordenagailuko pantaila grabatzeko balio duen programa bat da. Honen bidez, zuzenean emititzen ari garenaren berri emateaz gain, bideo bilketa egiteko aukera ere aurkitu dezakegu.
Programa hau erabiltzeko kontu bat egitea beharrezkoa da, hau egitean ohartu zarete, ez duzuela kontu bat soilik egin baizik eta web kate bat ere bai. Kate horretan egindako bideo guztiak aurkituko dituzue eta ikasleen eta denon eskuragarri egongo dira.
ZERTARAKO?
-Tutorialak/Azalpenak.
-Klasean egindakoaren grabaketak, egunerokoaren jarraipena bermatuz.
- Hitzaldi baten grabaketa.
- Klasearen telebista-albistegi katea.
Programa honetarako aukera ugari daude eta baliabide hau oso interesgarria izan daiteke irakasleentzat, batez ere. Alde batetik klasean egindakoa grabatuta internetera sartu ezkero, gaixorik egon denak edo errepasatu nahi duenak erraz izango du aukera.
Bestalde, klaseko telebista albistegi kate ere bihur daiteke, egindako lanen aurkezpenak, santa agedako ensaioak, egindako antzerkiak... grabatzeko eta biltzeko parada emanik. Era berean ere, ikasleek baliabide hau erabili dezakete haiek nahi dutena grabatzeko eta klaseko telebistara igotzeko, haien autonomia bultzatuz.
ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
-Ikasten ikasteko gaitasuna.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
NORI ZUZENDUA DAGO?
Bai LHko eta bi DBHko irakasle eta ikasleei zuzendua
ZER BEHAR DA?
-Ordenagailua
-Internet.a
-Livestreameko kontu bat
-Gmail.eko kontua
ZELAN ERABILTZEN DA?
LEHENENGO PARTEA
Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com
BIGARREN PARTEA
Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario