Vokia pertsonaia interktiboa da. Pertsonaia honi itxura alda diezaiokegu, eta baita ahotsa jarri ere!
Baliabide hau oso motibatzailea eta interesgarria izaten da umeentzako, ez baita berdina iraskaleak zer edo zer berria azaltzea edo pertsonaia berri eta moderno batek.
ZERTARAKO?
Helburu asko lantzeko eta garatzeko tresna izan daiteke, imaginazio pixkat besterik ez da behar:
1. Bertsolaritza: Bertso munduan murgiltzeko ezinhobea da; izan ere, bertsoak grabatu eta voki honek abestu ditzake. Baita bertsoaren egitura ikasteko eta honen inguruko jakintzak bereganatzeko.
2.Aurkezpenak: Gai berri baten auzkepena egiteko ere balio du. Adibidez, aparatu sistemaren gaian lehenengo kontaktua egiteko erabili dezakegu, asmakizun, bertso, abesti, esaera zahar edo testu batzuen bidez...umea motibatuko duen baliabideen bitartez, gaia gogotsu har dezan.
3. Hizkuntzetan: Abesti, testu, elkarrizketa... bat hutsuneekin grabatu eta ikasleek hauek betetzea izango litzateke beste aukera bat.
4. Klaserako: Kurtso hasieran adostutako arauak bergogorazi, asteroko jarrera ebaluazioaren berri emateko, etxerako lanak bidaltzeko...
5. Baloreetan hezteko:
Hezkidetza: Vokiak abestutako kantekin hausnarketa bat egin:
- "...GIZONAK badu inguru latz bat ..."
- "Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu, munduaren aurrean GIZONKI azaldu..."
Eta baita vokiaren itxura aukera ikertu: Zergatik Voki neska bat ezin daiteke itsusi izan? zergatik ezin du kiroleko arropa jantzi, neskek ez al dute kirolik egiten ala? Eta mutilek zergatik ezin dute lepoko edo bitxirik eraman?
Galdera sorta bat egin dezakegu, klase barruan eztabaida bat sortzeko.
6. Garrantzitsuena, hala ere, ikasleek beraiek voki bat sortzea da, azken finean, egiten ikasten delako.
- Haiek egindako bertsoak grabatzen.
- Gai bati buruzko informazio gehigarria klasera eramateko modua izaten.
- Haiek bakarrik, abesti, testu, elkarrizketa bat ingelesez hutsuneekin grabatzea beste ikasleek hutsuneak bete ditzaten.
-Arauen berri haiek ematen.
- Gogoetak egiteko gai izaten.
- Talde lana bultzatzen
-...
ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
Curriculuma hartuta gaitasun ugari landu daitezke Vokiaren bitartez.
1. Norberaren automiarako eta ekimenerako gaitasuna:
1. Norberaren automiarako eta ekimenerako gaitasuna:
2. Hizkuntza-komunikazio gaitasuna
3. Ikasten ikaseko gaitasuna
4. Informazioa tratazeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
NORI ZUZENDUA?
Pertsonaia interaktibo hau edozein adinetarako egokia litzateke. Mamiaren arabera eta lortu nahi diren helburuen arabera, orduan publiko bati edo besteari zuzenduko zaio.
ZER BEHAR DUGU VOKI BAT EGITEKO?
-Ordenagailu bat
-Interneta
ZELAN EGITEN DA VOKI BAT?
Voki hauen amaieran, livestream bat aurkituko duzue, horretan vokiaren tutoriala izango duzue eskura.
Imaginazioa eta gogoa besterik ez da behar klaseak motibagarriak egiteko! Zuen esku uzten dut!
Zuek ideia bat har dezazuen, geuk ere voki batzuk ere egin ditugu; bertso batzuen bidez kontrol soziala hitz potolo horri sarrera emango dio, zer uste duzue ikasleek horren inguruan jakingo dutela?
(Voki hauek DBHrako ikasleentzat zuzendua daude)
I
Get a Voki now!
II
Get a Voki now!
III
Get a Voki now!
VOKIAREN TUTORIALA
Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario