Mindomoa eskema interaktiboak egiteko balio duen programa da. Honen bidez, eskemak bizitza hartzen du, bai bisualki eta bai mamiz; loturak, interneteko eta norberaren argazki, bideo eta abestiak ezarri daitezke eta honek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari laguntzen dio. Ikasleek motibazio handiagoa dute eta horrek ondo eta gehiago ikastera bultzatzen ditu.
ZERTARAKO?
Programa honen bitartez, esan bezala, eskemak egin daitezke. Irakasleak gai baten aurkezpena edo bukaera partean ikasleei emateko tresna izan daiteke; gai baten inguruko ideia eta multimedia baliabidez beteta. Ikaskuntza-irakakuntzari mesede egingo diolako dudarik ez dago baina pentsazazue eskema hau irakasleak egin beharrean ikasleek egingo balute?
Mindomoa tresna ezinhobea da ikasleek ideiak ordenatzeko gaitasuna garatzeko, baita azterketa baten aurrean eskemak egiteko ere.
ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
-Ikasten ikasteko gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
NORI ZUZENDUA DAGO?
LHko eta DBHko bai irakasle eta bai ikasleentzat ere.
ZER BEHAR DA?
-Ordenagailua
-Interneta
-Mindomoa erregistratu
-Gmaileko kontua
ZELAN EGITEN DA?
Honen amaieran livestreamez egindako tutoriala aurkituko duzue.
Adibide moduan, geuk ere mindomo bat aurkezten dizuegu ikasleek gizartearen funtzionamendu hobe uler dezaten.Gaia DBHn jorratzekoa da, mamia nahiko konplexua baita.
MINDOMOAREN TUTORIALA
Watch live streaming video from maialeniturri at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario