jueves, 9 de diciembre de 2010

PIXTON-aren erabilpena

ZER DA?
Pixton programa komikiak egiteko balio du. Baliabide honen bidez, edozein motatako gaia edo balore jorratu daiteke, izan ere, nahi duzunari buruzko komiki luze edo laburra egiteko aukera dago. Tresna honek parada asko ematen dizkizu komikia egiteko, bai komiki ezberdinak sortzeko eta bai komiki hauen pertsonaien itxurak guztiz aldatzeko eta erakargarri bihurtzeko.


ZERTARAKO?
Komikiak egiteko soilik balio izan arren hezkuntzaren arlo ezberdinean, funtzio ezberdinak bete ditzake.
-Klaseko gertakizunak kontatzeko
- Eredugarri diren jarrerak goraipatzeko
-Gai baten ideia nagusiak laburtzeko
- Sormena, taldelana eta hezkidetza bultzatzeko
- Betiko ipuien inguruko hausnarketa bat bultzatzeko: Printze eta printzesen ipuinak, gizon ausart eta neska lirainen ipuinak... (Urtxintxa eskolak argitaratutako "Ipuin ez sexisten gida" oso interesgarria horrelako gaiak lantzeko)
- ...


ZER GAITASUN LANTZEN DITU?
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
-Teknologia digitalen informazioa tratatzeko gaitasuna
- Hizkuntz-komunikazio gaitasuna


NORI ZUZENDUA DAGO?
LHko eta DBHko ikasleei

 
ZER BEHAR DA?
- Ordenagailua
- Imnterneta
- Pixtonen kontua


ZELAN EGITEN DA?
Honen amaieran Pixtonaren tutoriala aurkituko duzue

Hona hemen guk egindako komikia zuek adibide gisa har dezazuen:



PIXTONAREN TUTORIALA






Watch live streaming video from tebemg at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario