Scrach baliabidea programa/jolas interaktiboak egiteko balio du. Esan beharra dago, programa nahiko konplexua dela eta buruari eragin eta eraginez, orduan ikusiko dugu ereindako fruitua. Logika erabiliz, scracharen bidez, matematika zein hizkuntzekin lotuta dauden jolasak eraiki daitezke. Honek, landuko dugun gaian sakontzeaz gain, logika garatzeko aukera paregabea da.
ZERTARAKO?
Azaldu bezala, jolas interaktiboak egiteko baliabidea da. Edozein gaiari buruzko jolasak egin daitezke, edozein unitate didaktikorako.
Animatzen dizuegu zuen ikasleekin probatzeko, are gehiago zuen ikasleek bat egitea. Agian, hasieran zaila egingo zaie baina behin martxa hartuta guk baino arinago asmatuko dute. Esan bezala, jolas bat programatzean datza baliabidea, beraz, ikasleek logikaz programatzen ikasiko dute, gaia edo balorea sakontzen dute bitartean.
ZER GAITASUN LANTZEN DIRA?
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Matematikarako gaitasuna
- Hizkuntz-komunikaziorako gaitasuna
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
NORI ZUZENDUTA DAGO?
LHko azkenengo kurtsoko eta DBHko ikasleei
ZER BEHAR DA?
- Ordenagailua
- Scrach programa
- Pazientzia
ZELAN ERABILTZEN DA?
Amaieran Scracharen tutoriala aurkituko duzue
Conoce más sobre este proyecto
SCRACHAREN TUTORIALA
Watch live streaming video from tebemg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario